Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Sunday, June 25, 2006

Inputazioak eta lekukotzak


Goitik beherako izarra eginda daukagu Itzela-Marlaska epailea. Bilbotarra da bera eta gutako askok uste dugun baino hobeto ezagutzen du euskal errealitatea. Ez da kanpotik etorritako satelitea.
Honexegatik da ulertezina Gorka Agirre ETArekin kolaboratzeagatik inputatu izana. Marlaskak ondo baino hobeto daki EAJko batek ez diola ETAri dirurik ematen. Are gutxiago Agirrek. Eta hori argitzeko Arzalluzi deitzeak adierazi egiten du norainoko erridikulua egiten duen epaile jaunak.
Epaile superizar honek egindakoak ez dauka ez hanka ez bururik. Berak ere badaki azken asteetan zehar hartutako erabakiekin euskal giro politikoa kutsatzen ari dela. Ez da ezjakintasuna Grande-Marlaskarena. Eta honela, zerk bultzatzen du honelaxe jokatzera? Handi-mandikeria? Beste batek esandakoa betetzen ote dabil?
Egunen baten jakingo dugu zer edo nor dagoen Marlaskaren atzetik. Argi eta garbi ikusten dugu Euskadin bake nahia zapuztu egin lezakeela bere jokabide arduragabeak.
Bien bitartean, bihoakie hemendik nire elkartasuna Arzalluz eta Agirreri. Nahiz eta pertsonalki ez ezagutu, urteetan egindako lana miresten dut.