Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Sunday, January 15, 2006

Baina zer gertatzen da gure errepideetan?


Ez da txantxetakoa, ez. Orain urte bete elurteen kontrako prebisio eskaxak hildako bat ekarri zuen. Deban lurrak eta harriak mugitu ziren eta A-8 autopista moztuta geratu zen. Basurtuko auzoan bost urteko atzerapenaren erruz haur bi hilda suertatu ziren. Enkarterrietako autobidean agertutako pitzadura batzuen ondorioz moztu behar izan dute bidea.
Urteetan euskal autogobernuaren ikurretako btean arazo larriak agertzen hasi dira. Oso denbora gutxitan errepideak, saihesbideak eta autobideak egin ziren. Ongizate maila era nabarmenean igotzen da komunikazio bide hauek egin edo hobetu egiten direnean. Baina zeozertan huts egiten ari dela ematen du.
Ez dakit nik prebisio falta izan ote den. Auskalo errepideak egiteko orduan kantitatea kalitatearen gainean ote dagoen. Nik esango nuke askoz hobeto saltzen dela errepide berriak egitea zaharrak hobetu edo beraien mantenimendua egitea baino.
Edozein kasutan zeozer ez da ondo egiten ari. Eta bestelako kontutan pentsatzen dugun bitartean egunero erabiltzen ditugun errepide batzuek hobetze edo konpontze lanak eskatzen dituzte. Jarraituko ote dugu momorrotuta egitasmo ederrak ikusten orain martxan daudenak apurka apurka pikutara doazen bitartean?