Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Wednesday, February 15, 2006

Helburua zein da?


Ez da erraza adierazpen uholde honetatik fundamentuzko ezer ateratzea. Bakoitza bere aldetik dabil bere merkantzia saldu nahian.
Bakea etorriko omen da. Su etena gertu omen dago. Eta orduan benetako politikari buruz hitz egiteko unea etorriko da.
Mahai bi izango omen dira. Horietako batean ETA eta Espainiako gobernua egongo omen dira preso eta errefuxiatuei buruz hitz egiteko. Bigarrenean, berriz, alderdi politikoak.
Eta zein izango ote da bigarren mahai honen gai zerrenda? Zalantzarik gabe, herri honen etorkizun politikoa, zein bestela?. Gehiengo batek lagunduta, mehatxu eta presio militarrik gabe, euskotarron borondatea bete egin behar da. Erabakitzeko eskubidea oinarria izan beharko da. Bestelako akordioa saldukeria besterik ez zen izango.