Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Tuesday, April 18, 2006

Beste bideo bat

Monday, April 17, 2006

Ez zuten asmatu eta horra ondorioak


Alec Reid abadeak esana da. 2001. urtean erabaki zuen ETA erakundeak borroka armatua bertan behera uztea. Jakina, erabaki hori ez da egun batetik bestera hartzen eta hartuz gero, denbora behar da erakundeko partaide guztiak erabakiarekin bat etor daitezen.
Ez dut erraz ahaztuko 2003. urtean hasi izan zirela su etenaren inguruko lehenengo zurrumurruak. 2003ko bukaeran EAJko ponentzi politikoan Alderdien Kontseiluaren proposamena zegoen isladatuta. Batasuna legez kanpo zegoen orduan eta Madrilen Aznar agintzen. Kontseilu honek batu behar zituen euskaldunon erabakitzeko ahalmena modu baketsuan defendatzen dutenak. EBBko hauteskunde kanpainan Joseba Egibarrek azaltzen zuen su etena Ezker abertzalekoek beraien kabuz kudeatu behar zutela, eta behin su etena gauzatuta kontseiluan sartzeko baldintzak bete egiten zituztela.
Honek ondorio bi zekartzan: alde batetik ezker abertzaleari apartheid politikoa saihesteko bidea zabaltzen zitzaion. Bestaldetik, Nazio Eztabaidagunearekin batera bake prozesuaren hasiera ahalbidetzen zen.
Zorionez ala zoritxarrez, asmo hauek ezertan geratu ziren. EAJren barruko lehian idei hauekin bat ez zetozenok irabazi zuten. Ez dugu erraz ahaztuko nola kaleratu ziren Egibar eta Otegiren arteko kontaktuak. Seguru nago orduko elkarrizketak eta geroxeago Egiguren eta Otegiren artekoak oso antzekoak izango zirela.
EBBko burua eskuratu eta berehala adierazi zuen Josu Jon Imazek abertzale eta ez abertzaleen arteko akordioak gustoko zituela. IƱigo Urkulluk esan zuen kontseiluarena egoera politikoaren arabera burutuko zela. Beste modu batean esanda, egitasmoa ezertan geratu zen.
2004ko Martxoan sozialistek irabazi zituzten Espainiako hauteskunde orokorrak. Orain gutxi jakin dugunez urte hartako Maiatzean hasi ziren ETA eta Gobernuaren arteko kontaktuak. Hauek jakin izan zuten aukera aprobetxatzen, alafede!
EAJ muin politikotik kanpo geratu da bere agintariek erabaki okerra hartu zutelako. Konplejuek bultzatuta, sozialisteengana begira bestelako aukerak ikusten ezin izan zutelako, itsu jokatu zutelako. Eta politikan honelako akats handiak larrutik ordaintzen dira.