Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Friday, June 09, 2006

Catalunyako bidea Euskadirako prestatzen


Jakin nahiko nuke zertarako joan den Josu Jon Imaz Bartzelonara Catalunyako Estatut berriaren alde agertzeko. Carod – Rovirak ondo baino hobeto erantzun zion Euskadirako nahi ez zuena Catalunyarako bultzatzen ari zela.
Horrenbesteko zalaparta eragin zuen Alfonso Guerrak “zepilatutako Estatutuarena” aipatu zuenean. Akordatzen zarete? Ahopeka kritikatu zuen Josu Jonek Alfonso Guerra. Eta hortik gutxira Catalunyako egitasmoa defendatu beharrean, Madrilek erabakitakoa jo eta su defendatzen hasi zen. Ez dut erraz ahaztuko Lehendakaria Estatutu Politikoa defendatzera Madrilera joan zenean txisteka eta besarkadaka ikusi genuela Josu Jon sozialista espainiarrekin.
Ez da inozoa Imaz. Badaki ondo baino hobeto zer egiten duen. Bere mugimendu politikoekin, bere adierazpen publikoekin, bere besarkada eta kritikekin argi dago nora eraman nahi duen gure herria. Bergarako bigarren ituna datorrela esan dute jeltzale zahar askok, eta ez zentzu onean, hain zuzen.
Inork espero al du Euskadirako erabakitzeko eskubidea defendatuko duela Catalunyakoa hegoak moztuta irten den egitasmoa defendatu eta gero?
Hori kontraesana: Lehendakaria Ameriketan autodeterminazio eskubidea defendatzen Arzalluzen ondorengoa erdipurdiko Estatut berriaren aldeko kanpainia egiten duen bitartean. Hori paradoxa!
Ikusiko dugu etorkizunak zer ekarriko digun: konpetentzi pare baten truke, erreferenduma, txalo eta besarkada, eta joan daitezela herri honen eskubideak historiaren zulora! Eta sozialistekin gobernuan, Bake Santua.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home