Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Friday, January 27, 2006

Aitzakirik ez dagoenean...


Joan egin zitzaiola esan zuen. Edozein lanetan zigorra ekartzen duen arrazoia. Baina ez zegoen inor esan beharrekoa esateko? Eta jaun txit agurgarri honek ez al daki Barruti Kontseiluan zegoen bitartean zer onartzen zuen? Ez al zegoen bere inguruan egin beharreko lanei buruzko informazioa ematen zionik? Mesedez, faborez eta arren, etxera joan dadila ahalik azkarren, gure pazientzia agortuta dago eta...