Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Tuesday, March 14, 2006

Gartzelara!!


Bake prozesua ez omen dago arriskuan. ETAko preso bi hil ziren orain aste pare bat eta ETAri omen dagokio hurrengo urratsa ematea. Otegi, Diez Usabiaga eta gainontzekoak "itzaletara" bidaliko dituztelakoan gaude eta menia eskatzen dabiltza Zapaterori ezer eskatzen ez dioten bitartean. Baina zer nolako konponbidea nahi dugu?
Alde biak ari dira muskuloa agertzen. Ez dakit nik Espainiako gobernuak "bigorexia" apur bat ez ote duen izango. Auskalo muskulo larregi agertu nahi izango ote duten. Ez dakit nik era arduragabean ez ote diren jokatzen ari.
Edo dena egon daiteke hitz eginda eta gure buruhauste guztiak alperrikakoak izan. Egia hemendik urte batzuetara jakingo dugu. Gure koadrilako lagunek esaten digute ez dagoela zertaz kezkatzerik, azken finean ez dugu ezer konponduko, baina ezin naiz lasai geratu Euskadira bakea ekartzeko tresna inportante bat gartzelan sartzeko arriskuan dagoen honetan.