Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Friday, May 19, 2006

Agur Ibarretxe?

Dagoeneko zurrumurrua baino gehiago da. Ahopeka esaten zuten jakitunek gerizpeko jauntxoek "amortizatutzat" ematen zutela Ibarretxe Lehendakaria. Hori orain denborako kontua zen. Orain zurrumurrua prentsara zabaldu da. Ondorengoa nor izango den ere jakinerazi egin dute.
Orain, kakalarriak jota edo komenientziak bultzatuta, ez jakitearena egingo dute. Haserretzeko itxurak egingo dituzte jentaurrean. Hori guzti hori gezurra baino ez dela esango dute. Baina eskarmentua hartuta daukagunok badakigu beraien benetako asmoa agerian geratu dela. Ez diegu sinesten ustezko aitzakiak eta sasiesplikazioak ematen dituztenean.
Gaur ez bada bihar gutako askori geratzen zaigun erreferente bakarra ordezkatzen ahaleginduko dira. Eta politikoki guztiz umezurtz geratuko gara.