Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Wednesday, November 30, 2005

Aupa Garaiko!


Ez naiz inoiz EAzalea izan. Hala ere, Garaiko, Arzalluz eta Idigoras bezalako azeri zaharrak miresten ditut. Honexegatik poztu nau gaur Garaikoetxeak esandakoak. Argi esan izan du Lehendakari ohiak: Kontsentsua eskaintzen gutxiengoa den baten bati blokeatzeko ahalmena ematen diozu. Hain zuzen ere prakak jaisteko biderik artezena (hori neuk esaten dut). Ez da hau izango Josu Joni zuzendutako mezua, hain zuzen! Ondo etorriak izan daitezela akordioak, baina ez dezagun bistatik galdu zein den herri honen gehiengoa. Normalizaziorako benetako akordioak kontutan izan beharko luke abertzaleen borondatea.

Tuesday, November 29, 2005

18/98

Edozein pentsaera izanda ere, pertsonei eskubideak zor zaizkie. Koruan kantatzea, soziedadean egotea edo egunkaria idaztea ez dira delitu. Eta horrenbeste bonbonkeri esan arren, orain gauden egoeran kontu handiz ibili behar da pake eta normalizaziorako prozesuak abian hasi daitezen.