Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Monday, December 26, 2005

Tsunamiaren urteurrena


Urtearen bukaeran gaudelako izango ote da? Asia eta Afrikako kostaldeak astindu zituen tsunamiaren urteurrena daukagu gaurko albiste. Euskal aurrekontuen sukarra pasata, gogoan daukagu horrenbeste hildako eragin zituen hondamendia.
Ez daukagu oraindik perspektibarik tsunamiak eragindako ondorioei buruzko hausnarketa egiteko. Hortik ibilitako kazetari askok esaten dute behar bezainbeste laguntzarik ez dela bidali. Beste batzuek, ostera, turismoa gorantza doala esaten digute. Honen ondorioz, ekonomia eta ongizatea berriro suspertu litezke. Tailandia, esate baterako, olatua (olatu ekonomikoa, jakina) aprobetxatu egin nahi du zonaldean kotxe fabrika egiteko. Betiko eztabaida: herri pobreei arrainak ala kainaberak eman behar zaizkie?