Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Wednesday, February 01, 2006

Aurrera joateko unea etorri da


Erabakikorrak izango omen dira hurrengo hilabeteak. Otegik esana. Amen. Sozialistak itxaropentsu omen daude. Amen eta amen. Balza ez dago horren baikor. Arraio. Denak daude zain, "erabaki handia" noiz etorriko. Badakigu ETAri dagokiola hurrego urratsa ematea. Argi dago urrats hori eman eta gero horma bat baino gehiago apurtu egingo dela gure herrian. Eta etor daitekeen uholdeak guk uste baino askoz gehiago eraman dezake aurretik.
Azken asteetan Lehendakaria ixil ixilik zegoen. Arduratzeko moduko ixiltasuna zen, benetan. Batzuek uste zuten guztiz baztertuta geratu egingo zela, jokoz kanpo edo. Onerako edo txarrerako, bere (eta gu denon) proposamena atzera bota zutela urte bete egin denean, komunikabideetara atera da. Irailerako aurrerapausurik ez badago berak hartuko duela iniziatiba iragarri du.
Ez da berandu izango? Iniziatiba oraingo momentutik hartzen ikusi nahi nuke Lehendakaria. Zergatik utzi besteei nahi dutena egiten eta esaten? Ez al da bera politikaririk maitatuena? Ez al da bera euskaldun guztion Lehendakaria? Hara, egin beharrekoa egin dezala, egon beharrekoarekin egon dadila, baina ez gaitzala utzi beste koadrila horren eskutan!!!