Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Wednesday, February 08, 2006


Badirudi elkarri keinuka daudela. Otegik Zapaterori. Zapaterok Otegiri. Giroa prestatzen, batzuen nerbioak pil-pilean ipintzen. Ez dakigu ezer, somatu baino ez. Sekulan elkar ikusi egin dutenak bildu egiten dira guztion begi aurrean. Zeozer badatorrela ematen du. Ona den zeozer, seguru.
Gero eta komentzituago nago zoritxarreko txori beltzek ez dutela idearik ez gertatzen denaren inguruan. Eta baldin badakite dena hankaz gora iraultzeko gogo ikaragarria daukatela ematen du. Etorri beharrekoa etorriko denerako argazki bat aterako da herri honetan, eta ikusiko dugu nor aterako den ederra argazki honetan eta nor irtengo den itsusi baino itsusiago.