Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Monday, December 19, 2005

Aurrekontuen gaineko akordioa


Pozik daude unionistak Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak onartuak izango direlako. Edo onartuak izan daitezen bidean jarrita. Aukera bi zeuden: sozialistak ala ezker abertzalea.
Sozialistekiko bidea zabalik zegoen jeltzaleek Madrileko gobernuaren aurrekontuei baietza eman zienetik. Prezioa Abiadura Handiko Trenari buruzko akordioa zen. Merke ala garesti? Bete egiten badute gaitzerdi. Zenbat aldiz jan dute gaiaren gainean emandako hitza sozialistek?
Orain eta hemen sozialistak Jaurlaritzaren kontuei apoioa emateko moduan daudela ematen du. Badago preziorik? Badago partidaren bat bertan behera utzi behar dena apoioa ziurtatzeko? Badago partidaren bat gehitu beharrekoa apoioaren truke? Hori baino garrantzitsuagoa dena, badauka prezio poitikorik sozialistek jeltzaleei emandako apoioa? Horra koxka.
Komunikabide espainiarrek txalotu egin dute akordioa beraren ondorioz jeltzaleak "bide onean" ipiniko direlako. Esan edo adierazi egiten dute prezio politikoa badagoela. Prezioa ordaidu beharrekoa Lehendakaria eta bere planak izango lirateke. Joseba Egibarrek ez du onartu hausnarketa hau. Besterik esan dezake kaltetua bere ildo politiko berdina defendatzen duen Lehendakaria denean? Zein da akordioaren benetako munia? Erantzuna ondorengo hilabeteetan, seguru.
Aurrekontua onartu baino lehen sorpresaren bat ez badago, behintzat.