Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Sunday, June 18, 2006

Epaileak justizia egiten munduan zehar


Aste honetan zehar jakin dugu nola Madrileko Entzutegi Nazionalak erabaki duen 50.eko hamarkadan Tibeten izandako genozidioa ikertzea. Benetan harrigarria da zer-nolako grina erakusten duten Espainiako epaileek "justizia unibertsala" egiteko.
Dena esan behar dut, "unibertsala" hitzak barregura ematen dit. Honek esan nahi al du Ganimedesera ala Plutonera joango direla epaile espiniarrak konpondu beharrekoa konpontzera?
Hori bai koadrila. Munduan zehar justizia egiteko ez daukate inolako arazorik, baina zer gertatzen da Estatu barruan? Tibeteko genozidioa izan zen une berean ez zen epaitu beharreko jazoerarik izan Estatu espainiarrean? Zeintzuk dira diktadura frankistaren arduradunak ez epaitzeko eman daitezkeen aitzakiak? Inoiz jakingo ote ditugu Frankoren garaiko barrabaskerien erantzuleen izenak? Eta inoiz Franko diktadorearekin kolaboratzeagatik epaiketak izango ote dira? Apustua egiten dut ezetz.
Irudi kontuetan dabiltza Entzutegi Nazionaleko epaileak. Izen eta ospe handiko kontuak epaitu nahian dabiltza, baina ez du ematen beraien herrian bertan duela hogetamar urte desagertu zen Diktaduraren kontrako prozesua zabaltzeko asmorik daukatenik. Honetarako irudi kontuak baztertu beharko dituzte eta adorea agertu. Epaile espainiarrek ez daukaten adorea, hain zuzen.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home