Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Saturday, February 25, 2006

Autodeterminazioa? Ezetz orain!!


Ez nago bat ere baikor normalizazioari dagokionez. Bakegintzaren gainean, ordea, bai. ETAkoek patrika bete nahi dute su-etena eman baino lehen. Honexegatik ari zaizkie enpresariei dirua eskatzen. Bonbekin "animatu" gura dituzte poltsikoa hustu dezaten. Dirua jubilaziorako beharko dute edo nonbait su-etenaren aroan zehar geldirik daudenei bizimodua eman ahal izateko.
Edozein kasutan, badirudi indarkeriarena eginda dagoela. Gogoan izan Barrenak aste honetan zehar esandakoa. Imazek honelako adierazpenak egingo bazituen berehala oldartuko ziren bere alderdikoak. Argi dago, nire ustetan, sozialistak eta ezker abertzalekoak berbetan egon izan direla denbora luzean eta horrenbesteko kontuetan adostasun minimo batzuetara iritsi direla. Adostasun honek bakea ekartzen badu ondo etorria izan dadila.
Normalizazioari dagokionez, ostera, ez dut uste nik sozialistak amore emateko moduan daudenik. Abertzaleek "akordio handien" alde agertzen dira, eta sozialistei nolabaiteko betoa ematen zaie. Eta inork uste al du sozialistek autodeterminazio eskubidea onartuko dutela euskaldunon arteko ituna gauzatu dadin? Bai zera...