Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Tuesday, January 03, 2006

Futbola eta dirua


Ez naiz oso futbolzalea, dena esan behar dut. Une honetan Athletic eta Real Ma(n)dril nor baino nor daude San Mamesen eta partidua entzuten edo ikusten egon beharrean hementxe nago blogari kasu pixkat egiten.
Athleticeko jarraitzaile batzuk haserre omen daude Athleticek bertan behera utzi duelako BBKrekin zeukan kontratua. Aurrerantzean Banestorekin egingo dute lan.
Haserre omen daude euskaltasunaren ikurra den Athletic Banesto moduko banku espainiarrarekin harremanetan dagoelako. Inuxenteak! Baina ez al dute ulertuko futbola negozio hutsa dela? Baita gure artean ere. Zer uste dute, baina? Gil eta gainontzekoak Espainian baino ez daudela? Ez dute ulertzen futbolaren inguruan mugitzen den diruaren usainak mota guztietako tiburoiak erakartzen dituela? Zenbat jokalarik jokatuko lukete oraingo heuren fitxa erdiaren truke? Eta zenbat zuzendaritza taldekok etxean emango luke denbora zelai berria eta inguruko negozioa goxo goxoa ez balitz?
Honegaitik ez dut uste horren txarto egin dutenik Lamikiz eta ingurukoek. Hau negozioa bada, konsekuentzia eta ondorio guztiekin izan dadila negozio. Gora futbolaren dirua!