Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Wednesday, July 05, 2006

Kuleroak behera. Antzerkia gora


Ez nuen uste nik Batasunakoek prakak, galtzak, gonak, tangak eta kuleroak horren azkar jeitsiko zituztenik. Zapaterok baldintzapeko erabakitzeko eskubidea aipatu eta berehala kriston iragarpena egin izan zuela esan dute. Eta argi dago ez zuela ezer berezirik esan.
Antzerki hutsa da egunotan ikusten duguna. Baten batek esana da 70 bilera egin izan dituztela dagoeneko sozialistek eta Batasunakoek. Horrenbeste aldiz mahai-inguratu eta gero, seguru egon zaitezte akordio batzuetara iritsi direla. Lehenengo urratsak zeintzuk diren begibistakoa da. Zapatero irabazle agertzen da iritzi publiko espainarraren aurrean eta horren truk Batasuna datorren urteko hauteskundeetara aurkeztu ahal izango da, beste izen bat asmatu egin beharko badute ere.
Auskalo hauteskundeen ondorengo egunari buruzko elkarrizketarik izan dituzten. Edo alderdien mahaiari buruzkorik. Elkarri protagonismo eta nagusitasuna ematen bat ere arazorik ez daukatela hain argi agertzen badute, auskalo prozesu hau non amaituko den.
Bien bitartean, argi daukat biharko bilera antzerki hutsa besterik ez dela izango. Benetako elkarrizketak beste foro batzuetan eramaten ari dira.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home