Euskadiano

Eztabaidarako sortuta, gabeziak kitatzeko, ez orijinala agian. Ondo hartu dezagun. Erderaz irakurtzen ere badakigu. Gorbeia mendiaren ingurutik, kaixo!

Thursday, December 08, 2005

Durangoko Azokan


Bolo-boloka zebilen jazoera Durangoko azokan zehar. Politikoen eguna omen zen gaurkoa. Punta batean, Patxi Zabaleta. Beste punta batean Xabier Arzalluz eta Arnaldo Otegi, hirurak beraien liburuak sinatzen. Tira, azken bien kasuan beste batek ala batzuek beraientzako eginiko liburuak.
Une jakin batean altxatu egin dira, eskua eman eta liburuak oparitu egin dizkiete elkarri Arzalluzek eta Otegik, dedikatoria eta guzti. Normalizazio politikorako beste urrats bat ote?

1 Comments:

At 2:01 PM, Blogger E.Gorospe "Biturie" said...

Arzalluz eta Otegi alderdi ezberdinetan badaude hala suertatu delako da, ez euren artean, gaur egun, alde nabarmenik dagoelako.

Aldeen bila jarriz gero, EAkoek ere badiƱote PNVtik edo Batasunatik edo Aralaretik bereizten direla, konturatu ere egin barik gaur egun bere burua sozialdemokratatzat duenak duela hamar urte kristaudemokratatzat izan zuela, eta ezelango erreparorik ez lukeela izango bost barru sozialista dela esateko.

Holangoak direla politik kontuak.

Oharra: Euskadiano, nola jo dezakegu zuregana? Guk, Arabatik blogean, badugu helbide bat. Ondo baderitzozu, bidali mezu bat gure email-era.

 

Post a Comment

<< Home